NAHIA
IDOIAGA MONDRAGON
IRAKASLE AGREGATUA
Saila: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Zentroa: Bilboko Hezkuntza Fakultatea
Campusa: Bizkaia
Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak
Eremua: Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia
Ikerketa taldea: KideON. Inclusión socioeducativa. Inklusio giza-hezitzailea. Socio-educational inclusion - GIC 21/109
E-maila: nahia.idoiaga@ehu.eus
Web-orri pertsonala: https://kideon.eus/pertsonak/nahia-idoiaga-mondragon/
Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Social representations of emerging infectious diseases from scientific knowledge to everyday thinking. The effect of the mass media 2016. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Lorena Gil de Montes Etxaide.
Psikologian (2011) eta Psikopedagogian (2011) lizentziatua eta UPV/EHUn Psikologian doktorea (2016) da nazioarteko aipamenarekin. Ikerketa arloan KideOn ikerketa taldeko kide da. Hezkuntzaren psikologian eta psikologia sozialean errotuaz inklusio sozio hezitzailea, hezkuntza, feminismoa eta osasunaren inguruko ikerketak burutu ditu eta baita berauei buruzko artikulu zientifikoak publikatu inpaktuzko aldizkarietan ere. Gainera zaurgarritasun egoeran dauden gazteen inklusioa lantzen duten hainbat proiektutako partaidea da, gehienak Europarrak. Irakaskuntzari dagokionez Bilakaera eta Hezkuntzaren Psikologia sailean irakasle agregatua da. Eskolak Gizarte Hezkuntza eta Haur Hezkuntzako graduetan ematen ditu Bilboko Hezkuntza Fakultatean. Gainera UPV/EHU-ko Psikologia eta Psikodidaktika doktoretza programetako tesiak zuzentzen ditu. Bestalde gradu, graduondoko eta gradu amaierako lanen dekanordea ere bada Bilboko Hezkuntza Fakultatean.