JOSE JUAN
BERISTAIN OÑEDERRA
IRAKASLE TITULARRA
Saila: Finantza Ekonomia II
Zentroa: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Institutoa: Enpresa Institutua
Campusa: Gipuzkoa
Ezagutza arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak
Eremua: Merkaturatzea eta Merkatuen Ikerkuntza
E-maila: josejuan.beristain@ehu.eus
Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/eu/web/ecofin2/beristain-jose-juan
Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis El efecto de la imagen de enseña sobre el valor de las marcas de distribuidor un estudio aplicado a los hipermercados 2008. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Pilar Zorrilla Calvo.
José Juan Beristain Oñederra (1970) Ekonomia eta Enpresa Zientziatan doktore da (Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Unibertsitateko Irakasle Titularra da. Egun Ekonomia eta Enpresako Fakultatean (Gipuzkoako atala) dihardu lanean. Marketinaren alorreko irakasgaietan garatzen du bere irakaskuntza-jarduera (euskaraz, gazteleraz eta ingelesez), UPV/EHUko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduan eta unibertsitate bereko Marketin eta Merkataritza Zuzendaritza masterrean. 2020an Bikaintasun diploma jaso zuen, irakaskuntzaren kalitatea ebaluatzen duen Docentiaz programaren markoan. Ikerketari dagokionez, bere doktore-tesiak Merkataritzako Doktore-Tesi Onenaren Sariaren accesita irabazi zuen 2010ean, Espainiako Merkataritza Zentroen Asoziazioaren (AECC) eskutik. Bestalde, hainbat ikerketa-proiektutan hartu du parte eta bere artikulu zientifikoak nazio zein nazioarte mailako aldizkarietan argitaratu dira. Azkenik, marketineko irakaskuntza-materiala sortu du eta hainbat komunikabiderentzat dibulgazio-lanak ere idatzi ditu. Branding-a eta haren eta Marketinaren arteko erlazioa interesatzen zaizkio batik bat ikerketa ikuspegi batetik.