Belaunaldien arteko harremanakpertsona nagusien partehartzearen garrantzia Deustuko jai herrikoietan

  1. Sara Irigoien Cortina
  2. Amaia Eiguren Munitis 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Aldizkaria:
RES : Revista de Educación Social

ISSN: 1698-9007

Argitalpen urtea: 2021

Zenbakien izenburua: La Educación Social en Latinoamérica: cartografía de oportunidades

Zenbakia: 32

Orrialdeak: 266-285

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: RES : Revista de Educación Social

Laburpena

Gizarte Hezkuntzaren jardun eremu garrantzitsu bat komunitatea eta bere ongizatea ditugu, jai herrikoiak izanik komunitate elkargunearen adibide argia. Ikerketa honen ardatza Deustuko jaiak eta belaunaldien arteko harremanak ditugu, helburu nagusia jai hauetan pertsona nagusiek duten parte-hartzearen garrantzia aztertzea izanik. Horretarako metodologia kualitatiboan oinarrituz sei pertsona elkarrizketatu dira. Ateratako emaitzek jai herrikoiek duten eraldaketarako kapazitatea baieztatu dute, horiek, belaunaldien arteko harremanak naturaltasunez emateko espazio gisa nabarmenduz. Horrenbestez, Deustuko jaietan pertsona nagusien parte-hartzea zein belaunaldien arteko harremanak sustatzeko beharra ikusi da.