Kontaktuaren zenbakizko simulazioa artezketan
- Naiara Ortega Rodríguez Zuzendaria
- José Antonio Sánchez Galíndez Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2017(e)ko urtarrila-(a)k 13
- L. N. López de Lacalle Marcaide Presidentea
- Iñigo Pombo Rodilla Idazkaria
- Ivan Iordanoff Kidea
- María Henar Miguélez Garrido Kidea
- Xun Chen Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Artezketan eragiten duten fenomenoak, harriaren eta piezaren arteko kontaktu-baldintzen naturarekin eta horien bilakaerarekin lotura zuzena dute. Kontaktu-eremuaren definizioak funtsezko garrantzia dauka artezketa-tenperaturen, -indarren edo -higaduraren simulazioan. Tesiak artezketa lauan harriaren eta piezaren arteko kontaktua aztertzea du helburu. Horretarako, harriaren zenbakizko eredua eraiki da elementu diskretuen metodoa (DEM) erabiliz. Ereduak harriaren natura granularra islatzeaz gain, bere portaera mekanikoa ere modelatzen du. Gainazal topografia diamantaketa-baldintzen arabera sortzen da. Kontaktuaren mugalde-baldintzak kontaktu estatikoa eta artezketa instant bat erreproduzitzen dute. Banako ale-pieza interakzioa zurrun-plastiko-perfektutzat hartu da eta materialaren portaera biskoplastikotzat. Eredua saiakuntza esperimentalekin balioztatu da. Emaitzek gainazal topografiak eta harriaren deflexioak kontaktuan duten eragina nabarmendu dute