Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Ikastegia: Letren Fakultatea

Campusa: Araba

E-maila: cecilia.fernandez@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://basqueandbeyond.ehu.eus/ikertzaileak/doktore-aurr...

Kotutela bidezko tesia egiten dihardut (2022- ) modifikatzaileen inguruan EHUko Gogo Elebiduna ikertaldean eta UPPAn (Université de Pau et des Pays de l'Adour), Baionako IKER UMR5478 ikergunean. Tesia Beatriz Fernándezen (UPV/EHU) eta Urtzi Etxeberriaren (CNRS-IKER) zuzendaritzapean garatzen ari da eta horretarako, Espaniako Unibertsitateen ministerioaren doktore-aurreko FPU beka jaso dut [FPU21/05860]. Hori baino lehen, Euskal Ikasketetan graduatu nintzen UPV/EHUn (2017-2021) eta Hizkuntzalaritza Teoriko eta Esperimentaleko masterra ikasi nuen unibertsitate berean (2021-2022).. 2021 urtean, Ikasiker bekaren bidez, Gogo Elebiduna ikertaldearekin lankidetzan jardun nuen, Beatriz Fernándezen zuzendaritzapean adberbioez gogoeta egiten. Ildo beretik, Master Amaierako Lana modifikatzaile adberbialez eta euskaraz -ki atzizkiaren bidez sortutako adberbialez egin dut.