
JÜRGEN
ETXEBERRIA GONZALEZ
DOKTOREGO-AURRETIKO IKERLARIA
Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Zentroa: Letren Fakultatea
Campusa: Araba
Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak
E-maila: jurgen.etxeberria@ehu.eus
Web-orri pertsonala: https://basqueandbeyond.ehu.eus/ikertzaileak/doktore-aurr...
Txikitatik izan dut bidaitzeko eta hizkuntzak ikasteko zaletasuna. Egun Hizkuntzalaritzako Doktorego programan (2021-aurrera) lekuzko adposizioak aztertzen jarraitzen dut Beatriz Fernández eta Ane Berro irakasleen zuzendaritzapean. Aurretiaz, Euskal Ikasketetako Gradua UPV/EHUn (2016-2020) ikastea erabaki nuenean izan nuen lehen hurbilketa hizkuntzalaritzara. Ondoren, 2019-2020 ikasturtean, Ikasiker lankidetza-bekari esker, Itziar Lakak zuzentzen duen Gogo Elebiduna ikerketa taldearekin lankidetzan jarduteko aukera izan nuen. Nire formakuntza prozesuari jarraipena eman nion Hizkuntzalaritza Teorikoko eta Esperimentaleko Masterrean (2020-21), lekuzko adposizioen estatus sintaktikoa aztertuz.