Saila: Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia:

Ikastegia: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Campusa: Gipuzkoa

Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak

Eremua: Gizarte Antropologia

Ikerketa taldea: AFIT-Antropologia Feminista Ikerketa Taldea

E-maila: maggie.bullen@ehu.eus

Margaret Bullen (Nedging, Suffolk, Erresuma Batua, 1964) 1991. urtetik Euskal Herrian bizi den antropologo feminista da. Euskal Herriko Unibertsitatean 2005etik gizarte antropologia irakasten du, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Filologia Hispanikoa eta Frantsesean lizentziatua da (Bristol, 1987) eta Gizarte Antropologian doktorea (Liverpool, 1991). Iker lerroak migrazioa, hizkuntza eta aniztasuna alde batetik; genero, jaiak eta erritualak bestetik. Azken urteotan, Gipuzkoako jaietan emakumeek bultzatu diren aldaketen inguruan ikertu du (Bidasoaldeko Alardeak, Antzuolako Mairuaren Alardea, Donostiako Danborrada, besteak beste). AFIT-eko (Antropologia Feminista Ikerketa Taldea) kidea da.