Saila: Matematika Aplikatua

Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura

Eremua: Matematika Aplikatua

Ikerketa taldea: MATHMODE: Group on Applied Mathematical Modeling, Statistics, and Optimization - GIC 21/004

E-maila: elisabete.alberdi@ehu.eus

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Métodos numéricos para ecuaciones diferenciales rígidas aplicación a la semidiscretización del método de elementos finitos 2013. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Juan José Anza Aguirrezabala.

Elisabete Alberdik Matematikako lizentziatura ikasi zuen 1993-1998 epealdian. Doktore-tesia Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskolan egin zuen, Matematika Aplikatua Sailean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Juan José Anza Aguirrezabalaren zuzendaritzapean. Jarraitu zuen doktorego programa Sistema mekaniko eta estrukturalen ingeniaritza mekanikoa izan zen, eta tesiaren izenburua "Ekuazio diferentzial zurrunetarako zenbakizko metodoak. Elementu Finituen Metodoaren diskretizazioari aplikazioa" izan zen. Lea Artibai Ikastetxean lan egin zuen 1998-2011 aldian, eta Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitate Hezkuntzako mailetan irakatsi du. Lea Artibai Mondragon Kooperatiba Taldeko kooperatiba da, eta Zientziaren Euskal Sareko kide da. 2011z geroztik, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko (Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU) Matematika Aplikatua sailean lan egiten du, eta hango irakasle agregatua da.