Saila: Kazetaritza

Zentroa: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak

Eremua: Kazetaritza

Ikerketa taldea: Grupo Gureiker - GIC 21/129

E-maila: koldo.meso@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/es/web/departamento-periodismo/koldob...

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis La televisión por satélite en España el proyecto hispasat 2001. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Carmelo Garitaonandia Garnacho.

Koldobika Meso Ayerdi Unibertsitateko Irakasle Titularra da Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza Sailean eta sail honetako zuzendaria. Kazetaritzan Doktorea eta El Correo-ko Masterra UPV/EHUn. EHUko irakasle gisa, irakaskuntza eman du kazetaritzako generoekin eta erredakzioarekin (informazioko generoak, web-edukiak idatzi eta sortzea), berrikuntzarekin (Komunikabideen ereduak) eta teknologiarekin (hedabide inprimatuen teknologia) lotutako gradu-gaietan. Graduondokoetan, irakaslea da Gizarte Komunikazioa Masterrean, ‘Ziberkazetaritzako ikerketaren oinarri teorikoak eta metodologia’ irakasgaiarekin. Ehun lanetik gora argitaratu ditu kapitulu, liburu eta artikulu moduan kalitatezko aldizkari akademikoetan, eta hogei baino gehiago indize eta inpaktu-posizioetan (JCR, Scopus). Ehun hitzaldi eta komunikazio baino gehiago aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Ikerketa lan hau deialdi publiko lehiakorretan finantzatutako hamar ikerketa-proiektu baino gehiagotan parte hartuz garatu du; besteak beste, proiektu europar batean (Foresight Erasmus+), Plan Nazionaleko proiektu ezberdinetan, UPV/EHUko unibertsitate-proiektuetan, autonomia-proiektuetan (Eusko Jaurlaritza) eta Eusko Ikaskuntzakoetan. Gaur egun, ikertzaile nagusia da ‘Albisteak, sareak eta erabiltzaileak komunikabideen sistema hibridoan’ proiektuan, Simón Peña Fernández doktorearekin batera. Halaber, Hezkuntza Berriztatzeko proiektuak zuzendu ditu, eta beste hirutan parte hartu du ikertzaile gisa, KZBerri Hezkuntza Berriztatzeko Talde Espezializatuaren jardueren esparruan. UPV/EHUko Hezkuntza Aholkularitzako Zerbitzuak IKD irakaskuntza-aipamena eman dio. Erakunde publikoekin (Euskal Irrati Telebista/Radiotelevisión Pública Vasca) egindako ikerketa- eta transferentzia-kontratu garrantzitsuetan parte hartu du. Lau ikerketa seiurteko ditu aitortuak Hitzaldiak eman ditu Barne Beirako Unibertsitatean (Portugal, 2013), Oportoko Unibertsitatean (Portugal, 2015), Minhoko Unibertsitatean (Portugal, 2016), Wroclawko Unibertsitatean (Polonia, 2017) eta Philological School of Higher Education-eko Fakultatean (Polonia 2019).