Saila: Historia Garaikidea

Zentroa: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak

Eremua: Historia Garaikidea

Ikerketa taldea: La experiencia de la sociedad moderna en España ss.XIX y XX - GIC 21/061

Talde hauen parte izan zen:

E-maila: miren.llona@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://experienciamoderna.com/quienes-somos/miren-llona-2/

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Las mujeres de las clases medias bilbaínas los cambios de la identidad femenina durante los años veinte y treinta a través de la historia oral 2000. Tesiaren zuzendaria Dr/a. María Dolores Valverde Lamsfús, Dr/a. José Javier Díaz Freire.

2000tik Historia Garaikidean doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Hogei eta hogeita hamarreko hamarkadetan Bilboko klase ertainetako emakumeen identitateak eraikitzeari buruz egin zuen tesia, ahozko iturrietan oinarritua, Victoria Kent Ikerketa Saria jaso zuen Malagako Unibertsitatean, 2001ean. Historia Garaikideko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta eskolak ematen ditu Ikasketa Feminista eta Generoko Masterrean, Historia Garaikideko Unibertsitate arteko Masterrean eta Euskal Herriko Unibertsitateko Aukera Berdintasuneko Online Masterrean. Bere ikerlana hiru arlotan zentratzen da: ahozko historia eta memoriaren analisia ikuspegi kultural batetik; generoaren historia eta gizonen eta emakumeen arteko botere-harremanen azterketa; identitateen eraikuntza Euskal Herrian nazional, klase eta genero ikuspegi batetik. 2004an AHOA Ahozko Historiaren Artxiboaren sortzailea izan zen. 2008tik 2012ra Internacional Oral History Association (IOHA) erakundeko zuzendaritza-kontseiluko kide izan zen. Maite Albiz Emakumeen Dokumentazio Zentrua lehendakaria ere bada 2004tik. 2020tik 2022ra Emakumeen Historia Ikertzeko Espainiako Elkarteko (AEIHM) presidentea izan da.