Saila: Zelulen Biologia eta Histologia

Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Osasun Zientziak

Eremua: Zelulen Biologia

Ikerketa taldea: Stem and Cancer Stem cells - GIC 21/158

E-maila: joseramon.pinedam@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.researchgate.net/profile/Jose-Pineda-10

Doctor/a por la Universitat de Barcelona con la tesis Implicación de los factores neurotróficos en la fisiopatología y protección de la enfermedad de Huntington 2007. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Josep Maria Canals Coll, Dr/a. Jordi Alberch Vié.

Pineda Dokterea Biologian lizentziatu zen 2000. urtean Valentziako Unibertsitatean. Bere Doktorego-tesia Hungtington gaixotasunean oinarrituta, Bartzelonako Unibertsitatean bikain "Cum Laude" kalifikazioarekin (2006) eta aparteko Doktorego Sariarekin (2008) lortu zuen. Bi doktoretza-ondoko etapa burutu zituen, lehenengoa, ospe handiko "Institut Curie" zentro internazionalean (2008-2009). Bigarrena, Frantzian kokaturiko defentsa eta disuasio nuklearraren ikerketa zentro garrantzitsuan "Commissariat à l'Energie Atomique" (CEA) (2009-2014), non, erradiazioaren ondorioak zelula ama neural osasuntsuetan zein minbizi zeluletan eta bere mikroingurunea ikertzen jardun zuen. Ondoren, "Ramón eta Cajal" lanpostua (2015-2019) lortu zuen “Achucarro Basque Center for Neuroscience” Fundazioan, 2020. urtean UPV/EHUn ikertzaile egonkor postua lortu arte. Ikerketari dagokionez, 3 ikertramo (UNIBASQ) eta 3 "sexenio" (ANECA-CNEAI) finkatu ditu. Gaur egun, garatzen hari diren 5 tesien eta defendaturiko bi tesi internazionalen zuzendaria da. Biak bikain “Cum Laude” kalifikazioa izanik. Bestalde, 3 master bukaerarako lan, 3 gradu amaierako lan eta Salamankako Unibertsitatearen eta Achucarro Basque Center for Neuroscience” Fundazioa, eta UPV/EHUren arteko lankidetza-hitzarmeneko 2 ikasleren arduraduna da. Ikerketarako diru lorpenei dagokionez, enpresa pribatuekin (POLIMERBIO S.L.) eta entitate publikoko erakundeekin (MINECO, MCINN, Eusko Jaurlaritza) lorturiko proiektuen ikertzaile nagusia da. Aipatzekoa, 1,1 M€-ko finantzaketa proiektuetan parte hartu du 2 patente lortuz. Bere ikerketa arloan nagusi diren kongresu internazional zein nazionaletan 59 komunikazio ditu (European Radiation Research, Federation of European Neurosciences, Society for Neuroscience, American Society for Cell Biology etb.). Pineda Dr. dibulgazio jardueretan ere dihardu Elhuyar Zientzia Azokan, Pint of Science etb. etan parte hartuz. Lau hizkuntza menperatzen ditu, hala nola, Ingelesa, gaztelania, katalana eta frantsesa. Horrez gain, Frontiers Media aldizkariaren editore elkartua da eta Europako komisiorako, estatuko ikerketa-agentzia (AEI)-rako, EQA eta DNV-rako ziurtapen-agentziak kanpo ebaluatzaile giza jokatzen du.