Ezagutza arloa: Zientziak

Eremua: Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa

Ikerketa taldea: MATHMODE: Group on Applied Mathematical Modeling, Statistics, and Optimization - GIC 21/004

E-maila: amaia.iparragirre@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.mathmode.science/members

Amaia Iparragirre Matematikan graduatu zen 2016. urtean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) eta 2017an Ikerkuntza eta Modelizazio Matematikoa, Estatistika eta Konputazioko Masterra lortu zuen unibertsitatea berean. 2017ko azarotik 2018ko abendura Matematika Aplikatua, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa Sailean aritu zen ikertzaile ez-doktore moduan lanean. 2018ko urrian Matematika eta Estatistika Doktorego Programan matrikulatu zen, eta 2019ko ekainean UPV/EHUko doktoratu aurreko ikertzaileentzako beka bat lortu zuen. Ordutik, doktoratu aurreko ikertzailea da MATHMODE Ikerketa Taldean, eta eredu aurresaleen garapenean eta balidazioan egiten du lan diseinu konplexuko laginketetatik jasotako inkestetako datuentzat Irantzu Barrio eta Inmaculada Arosteguiren gidaritzapean. 2021eko otsailetik UPV/EHUko Matematika Saileko irakaslea da.