Saila: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Zentroa: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Gizarte Zientziak eta Zientzia Juridikoak

Eremua: Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea

Ikerketa taldea: LAIDA Literatura eta identidadea

E-maila: miren.gabantxo@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/ehusfera/plus/quien-lleva-este-blog-m...

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Jordi Grau cine, amor y muerte 2012. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Santos Zunzunegui Díez.

Dr. Miren Gabantxo-Uriagereka https://www.ehu.eus/ehusfera/plus/quien-lleva-este-blog-miren-gabantxo- uriagereka/ miren.gabantxo@ehu.eus Miren Gabantxo-Uriagereka Doktorea izatez kazetaria da eta Ikus-Entzunezko eta Publizitateko arloan egin zuen Doktoradutza UPV/EHUn (2012). ´Jordi Grau. Cine, amor y muerte' tesisa Santos Zunzunegui, Zine Historian Katedradunaren ardurapean egin zuen. Horretan, 1957-1994 bitartean, zinemagile kataluniarraren pelikulen azterketa sakona egin zuen diktadurapeko zentsura eta demokrazioaranzko bilakaera soziopolitikoa nola islatzen zen irudietan aztertuz. UPV/EHUko HAUtaldea ikerketa taldean parte hartu zuen sasoi batean antropologia bisuala egiteko asmotan. Orain LAIDA/Gaur egungo Euskal Literatura ikertzen dagoen lan taldean dabil. Izatez, Kazetaritzako Lizentziatura eta Masterra egin zituen UPV/EHUn eta horrez gain, beste Masterra badu - Mondragon Unibertsitatean eginda-, `Interneteko Edukinen Garapenetan`. Hainbat ikasgai garatu ditu euskaraz eta gazteleraz bai MUko eta bai UPV/EHUko unibertsitateko ikasleentzat, bereziki Giza Zientzien eta Komunikazioaren Fakultatean, gaur egungo narratiben inguruan, ikusentzunezko arloan eta bai komunikazio estrategia berrien gainean. Ikasleekin Erantzukizunezko Kazetaritza eta Komunikazio konpetentzien Transferentzia egitea asko ardura zaion kontua da. EITBrentzat lan egin zuen 90.eko hamarkadan, albisteak eta erreportaiak egiten gidoilari eta editore gisa. Gainera zortzi urteko unibertsitateko kudeaketa- arduren esperientzia ere du, Azpiegituretako Dekanorde moduan eta Kultura arduradun moduan ibili baita UPV/EHUn.