Irudiek ezkutatzen dutenaErdi Aroa eta generoaren irudikapenak ikertuz EKI proiektuko testuliburu batean

  1. Irati Zuriarrain Asurmendi

Éditorial: Servicio de Publicaciones ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-672-0

Année de publication: 2024

Pages: 49-73

Type: Chapitre d'ouvrage

Résumé

Master Amaierako Lan honetan zehar, EKI proiektuko Gizarte Zientzietako testuliburu bateko ilustrazio-irudietan Erdi Aroa eta generoa nola irudikatzen diren ikertzen da. Zehazki, DBH2koa da ikergai den testuliburua; «Oihala altxatu eta Erdi Aroa agertzen da» izenburupean Elkar-Ikastolak Zerbitzuak S.L. argitaletxearen koordinaziopean argitaratutakoa. Horrela, diskurtso historikoen eraikuntzak ikertzearen bidetik, lan honen helburu orokorra da aztertutako irudiek dituzten inplikazio pedagogikoak ezagutzea. Izan ere, testuliburuetako edukiek (irudiek barne) eragin zuzena dute ikasleen imajinarioan. Gizarte-estigmak memorian finkatzeko ahalmen handia duten bitartekoak dira, hezkuntza-eremuan erabilera handia dutenak. Beste gai batzuekin batera, azken gako horiek marko teorikoaren atalean sakontzen dira. Aipaturiko helburu nagusira iristera bidean, metodologia mistoa baliatzen da lan honetan. Batetik, aztertuko diren irudiak era sistematiko eta kuantifikatu batean sailkatu eta prozesatu dira. Horretarako, ezarritako helburuetara egokitutako azterketa-irizpideak eta sailkapen-tresnak sortu dira. Datuen sailkapen sistematikoa egin ostean, jasotako emaitzen analisi eta interpretazioa gauzatzen da. Azken hori litzateke, hortaz, metodo kualitatiboan oinarritutako atala. Horretatik guztitik, gaingiroki, hainbat ideia nagusi ondorioztatu dira. Batetik, irudien bitartez Erdi Aroaren irudikapen homogeneo eta karikaturizatua eraikitzen dela atzematen da. Oro har, historia politiko-militarrari garrantzi handia ematen zaio. Bestetik, androzentrismoaren optika edo ikusmoldea identifikatu da irudietan zehar: bai generoen banaketaren sailkapenean ikusitako kopuruetan, baina baita horiek irudikatzeko era ezberdinetan ere. Horrela, diskurtso historikoen eraikuntzan sakontzen jarraitzeko beharrezkotasuna azpimarratuz amaitzen da lana.