Nola egin Master Amaierako Lana?

  1. Unai Belaustegi Bedialauneta
  2. María José Villa Rodríguez
  3. Mikel Erkoreka González
  4. Jon Garro Albaina
  5. Jonatan García Rabadán
  6. Joseba Iñaki Arregi Orue
  7. Aritza Sáenz del Castillo Velasco
  8. Irati Zuriarrain
  9. Jon Quintana Piñeiro
  10. Iraitz Goenaga Arregui

Editorial: Servicio de Publicaciones ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-672-0

Año de publicación: 2024

Tipo: Libro

Resumen

Liburu honek helburu jakin bat dauka: Master Amaierako Lanak (aurrerantzean MAL) egiteko erreferentzia bat eskaintzea. Zinez, DBHko eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Masterra amaitzeko egiten diren lanak erabili dira erreferentzia gisa, eta zehazki, Giza eta Gizarte Zientzietako espezialitatean kalifikazio bikainarekin defendatu diren MALak. Baina, praktikan, edozein MAL egiteko baliagarriak izan daitezkeen adibideak eskaintzen dira. Izan ere, MALaren eraikuntzaren atzean dagoen teknika ez da askorik aldatzen espezialitate batetik bestera. Espezialitate guztietan jarraituko beharreko bidea berbera da. Horren adibide nagusia da masterreko zuzendaritza batzordeak proposatzen duen MALa egiteko eta defendatzeko gida. Gida hori irakasleen prestakuntzarako masterra egingo duten ikasle zein irakasle guztiek irakurri beharrekoa da. Bertan, argibide nagusiak zehazten dira, eta MALa egiteko eredu garbi bat eskaintzen da. Ikasleek aurkeztuko dituzten MALek eredu horri jarraitu beharko diote, haien espezialitatea edozein delarik ere.