Zumaiako Flysch-aDerrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleentzako Geoparkearen eskaintza didaktikoaren analisia eta hobekuntza proposamena
- Leire Coronado Hidalgo
- Gonzalo Torre Oleaga
- Arantza Rico Martínez
ISSN: 1988-5911
Año de publicación: 2024
Número: 32
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ikastorratza, e-Revista de didáctica
Resumen
Ingurumen krisi bortitza pairatzen ari den epoka antropozeniko honetan, geozientzialariek iraunkortasunerako trantsizioa bultzatzeko berezko trebetasunak dituzte. Beraz, gizateria geologian alfabetatzea funtsezkoa da erronka handien aurrean konponbideak bilatzeko. Baina geologiaren hezkuntza formala desiragarritik nabarmen aldentzen den arren, badaude geologiaren dibulgazioaz arduratzen diren eskolaz-kanpoko erakundeak. Lan honetan Euskal Kostako Geoparkeko GeoEskolak programaren bitartez Zumaiako Flysch-a bisitatzen duten 4. DBH-ko taldeetako irakasleei eskaintzen zaien material didaktikoaren analisia eta hobekuntza proposamena burutzen da. “Irakaslearen gidaliburu” berria DOI metodologiak sekuentzia baten diseinurako definitzen duen estrategia jarraituz garatu da eta LOMLOE curriculumari eta Garapen Iraunkorrerako Helburuetara egokitzen da.