Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa

  1. IURREBASO BITERI, IÑAKI
Supervised by:
  1. Patxi Juaristi Larrinaga Director
  2. Iñaki Martínez de Luna Pérez de Arriba Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 February 2023

Department:
  1. Ciencia Política y de la Administración

Type: Thesis

Teseo: 796038 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Izenburuak adierazten duen bezala, euskararen egoera soziala eta bilakaera aztertzeko tresnametodologiko egokiak sortzea izan da tesi honen iparrorratza. Gure ahalegina paradigmapositibistaren tradizioan kokatu da bete-betean. Eta hortik ekarpen bat egin izan nahi diogudemolinguistikaren diziplinatik hizkuntza gutxituei buruzko soziolinguistikaren lan-eremuari.Zehatzago esanda, tesi hau euskal demolinguistikak duen tresna multzoa zabaltzeko etahobetzeko sormen-saiakera bat da. Saiakera horretan, hizkuntza gutxituen inguruan dagoenjakintza soziolinguistikotik abiatuta, nazioarteko jarduera demolinguistikoa inspirazio-iturrihartuta eta irudimenari eraginda, euskararen inguruko hiru eragiketa estatistiko nagusik(Zentsuak, Hizkuntzen Erabileraren Kale-Neurketak eta Inkesta Soziolinguistikoak) adierazleberriak sortzeko zer-nolako aukerak eskaintzen dituzten ikertu da. Eta hainbat adierazletangauzatu ditugu aukera horiek: 137 adierazle berri definitu eta sortu ditugu, 61 adierazlezentsuetatik, 5 adierazle HEKNtik eta 71 ISLtik.Ondoren, adierazle horien emaitzetan oinarrituta, Euskal Herriko egoera soziolinguistikoarenirakurketa egin da atal enpirikoan.