Lasai-Covid proiektuahaurren erregulazio emozionalerako hamar ariketa
- Nagore Arbaiza Lekue
- Jesús Angel Padierna Acero
- M.J. Horcajo Ramírez
- Juan Moro Abascal
- Miren Goienetxea Kortazar
- June Agirre Legarreta
- Nerea Legarreta Lejarzegi
- Laura Molina Bravo
- Xabier Etxaniz Erle
- Arantzazu Rodríguez Fernández
- Daniel Losada Iglesias (ed. lit.)
- Nahia Delgado de Frutos (ed. lit.)
- José Ignacio Escudero Legarreta (ed. lit.)
Argitaletxea: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-316-8
Argitalpen urtea: 2021
Orrialdeak: 7-26
Biltzarra: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (27. 2020. Bilbao)
Mota: Biltzar ekarpena
Laburpena
2020ko martxoak, mundu mailako pandemia egoera zela eta, alarma egoerara eraman zuen Espainiako estatua, eta horrekin batera Euskal Autonomia Erkidegoa. Bi hilabetez, etxean egoteko eskatu zitzaion gizarteari, haurrak barne. Azkenengo horiek jasango zuten isolamendurik bortitzena, haien emozioetan eta ezinegonean eraginez, eta beraz, honi aurre egiteko erremintak sortzeko beharra agerian jarri zen. Horrela sortuko zen LASAI-COVID proiektua, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Osakidetzako hainbat kideren artean eraikia. Proiektuak EMDRko protokoloa jarraituko du (Artigas, Jarero, Alcalá eta López, 2014), eta Juan Moro psikiatraren kolaborazioa ere izango du, aspaldi sortutako erregulazio emozionalerako 10 ariketen bertsioa egiteko baimena eman baitzuen. Horrela, haur eta gazte literaturak ekar dezakeen ongizatea eta aldatzeko gaitasuna kontuan hartuta (Andreucci eta Mayo, 1993; Rodari, 1996; Rojas, 2009, Martorell, 2014), talde multidiziplinarra sortuko da, zeinak 10 ariketa horiek ipuin bihurtuko dituen, haurren beharretara egokituz, horrela gida ilustratua sortuz, baita audio bertsioak eraikiz, bai euskaraz zein erdaraz.