Downen sindromea duten bizkaitar elebidun adingabeen prosodiagaitasunaaprosodiaren definizio eta musikan oinarritutako eskuhartzea
- Daniel Losada Iglesias (ed. lit.)
- Nahia Delgado de Frutos (ed. lit.)
- José Ignacio Escudero Legarreta (ed. lit.)
Publisher: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea
ISBN: 978-84-1319-316-8
Year of publication: 2021
Pages: 207-218
Congress: Jornadas de Investigación en Psicodidáctica (27. 2020. Bilbao)
Type: Conference paper
Abstract
Ikerketa honek Downen sindromea duten Bizkaiko hamazazpi adingabe elebidunen prosodia-gaitasuna izango du aztergai. Lagina ez da homogeneoa izango parte-hartzaileen adinari, sexuari, etxeko hizkuntzari eta Downen sindromearen garapen-mailari dagokienez. Elkar ezagutzeko, zenbait saio egingo dira ikerketalanei ekin aurretik. Hasteko, baliozkotutako tresna baten bidez, oinarrizko emozioen adierazpena grabatuko da. 68 grabazioko corpusa osatu, parametro akustikoak analizatu eta parte-hartzaileen balizko aprosodia emozionala definituko da. Ondoren, musikan oinarritutako esku-hartze idaktikoa diseinatuko da, eta aurrera eramango da beren-beregi sortutako talde esperimentalean. Azkenean, tamaina berdineko corpusa sortuko da, eta parametro akustikoen emaitzak aurreko corpusean lortutakoekin alderatuko dira. Halaber, gogobetetze-galdetegi bat pasatuko zaie parte-hartzaile guztiei.