Kas Deprez eta Armel Wynants-ekin elkarrizketa

  1. Jose Luis Alvarez Enparantza
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 1994

Zenbakien izenburua: Hizkuntz Politika Europar Batasunean

Zenbakia: 12

Orrialdeak: 41-50

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Zenbaki honetan bi soziolinguista flandriar elkarrizketatu dugu, Euskal Herriaren aspaldiko lagunak biak: Kas Deprez soziolinguistika irakaslea da Anberes eta Lovaniako unibertsitateetan, eta Armel Wynants Liejako Unibertsitateko irakaslea eta Voeren-Fouronseko hizkuntz komisaria da. Belgikako zenbait hizkuntz arazo aztertu dugu beraiekin: hizkuntza flandriarraren, hots, nederlanderaren normalkuntza prozesua, biztanlegoaren jarrerak, lurraldetasun eta elebitasun planteamenduak, zentsuak, hizkuntz mugak, hiriburuaren estatus berezia, lan munduko egoera legala, Belgikako Konstituzioaren aldaketak, irakaskuntzaren bilakaera, etabar; gai interesgarriak benetan gure hizkuntz berreskurapen prozesurako. Irakurleak Belgikari buruzko informazio gehiago BAT Soziolinguistika Aldizkari honen 2. zenbakian aurki dezake, Txillardegiren "Hizkuntz lurraldetasuna Belgikan" izeneko artikuluan (1990eko azaroa).