Fruizko hizkeraazterketa linguistikoa

  1. URIARTE GARAI, JON ANDONI
Supervised by:
  1. Alfonso Irigoyen Echevarria Director

Defence university: Universidad de Deusto

Year of defence: 1995

Committee:
  1. Ana María Echaide Itarte Chair
  2. Juan Manuel Etxebarria Ayesta Secretary
  3. Iñaki Gaminde Terraza Committee member
  4. José Luis Álvarez Enparantza Committee member
  5. Rosa Miren Pagola Petrirena Committee member

Type: Thesis

Abstract

Doktoretza-tesi honen helburua gaur egun Fruizen egiten den euskararen azterketa linguistikoa egitea da. Lan honek ondoko atalak ditu: 1. ATARIKOAK 2. FONETIKA: BOKALISMOA. 3. FONOLOGIA: SEGMENTALAK, SUPRASEGMENTALAK (AZENTUA, INTONAZIOA). 4. MORFOLOGIA: DEKLINABIDEA, ADITZA. 5. SINTAXIA. 6. ERANSKINA. 7. BIBLIOGRAFIA. Lehen kapituluan, ikerketa lan honen ezaugarri orokorrak eta erabilitako metodologia azaltzen dira. Bigarren kapituluan fonetika aztertzen da, eta zehazki bokalismoa. Azken helburua Fruizko triangelu bokalikoa lortzea da, eta bide batez, beste hizkera batzuetako triangeluekin konparatzea. Oroz gain, ikerketa akustikoa da. Hirugarren kapitulua fonologiari eskainia dago. Lehenengo atalean, sistema fonetiko-fonemikoa deskribatzen da, eta honekin batera erregela fonologikoei dagozkien beste zenbait ezaugarri: ezarpen eremua, ordena eta abar. Kapitulu honen bigarren atalean, azentua eta intonazioa aztertzen dira. Bi azterketa hauek, ikerketa akustikoa dute abiapuntu. Laugarren kapituluan morfologia aztertzen da; deklinabidea eta aditza, hain zuzen ere. Lehenbizi paradigmak ematen dira, eta ondoren Fruizko hizkerari dagozkion ezaugarri bereziak aztertzen dira. Bosgarren kapitulua sintaxiari lotua dago; bertan, koordinazioa eta menderakuntza aztertzen dira bereziki. Seigarren kapitulua eranskina da. Bertan, testu libreen transkripzio batzuk daude; tesi hau egiteko erabili izan den corpusaren lagin txiki bat besterik ez da. Azkenik, ikerketa lan hau egin ahal izateko erabilitako bibliografia gehitu da.