Desarrollo del pensamiento crítico. Cómo nos afectan los sesgos cognitivos y los estereotipos sociales
ISSN: 1887-9810
Argitalpen urtea: 2017
Zenbakia: 8
Orrialdeak: 151-160
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista Forum de Sostenibilidad = Forum Iraunkortasun aldizkaria = Sustainability Forum journal
Laburpena
Isuri kognitiboak badira desbideratzeak judizioetan; pertzepzioaren distortsiora, zehaztugabeko iritzitara eta interpretazio ilogikora eramaten dituztenak.. Pentsamenduaren akats horiek giza pentsamenduaren berezkoak dira eta errealitatearen ulermen zehatza saihesten dute. Eboluzioaren ikuspuntutik, garatu egin dira maiz abiadura zehaztasun baino garrantzitsuago izan delako. Isuriak gertatzen dira informazio prozesatzean erabiltzen ditugun heuristiko edo lasterbide mentalengatik, garunaren informazio prozesu mugatuagatik edo eragin sozialak eta motibazio emozionalak eta moralengatik. Hala eta guztiz ere, pentsamendu kritikoaren garapen egokia judizio zehatzak egitera eramaten du. Pentsamendu kritikoak arazo baten irtenbide logikoa edo argumentu baten baliozko ondorioa sortzen laguntzen duen trebetasun eta ahalmen multzo bat da. Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzak (GIH) gizaki guztiek etorkizun iraunkor bat sortzeko beharrezkoak diren ezagutzak, trebetasunak, jarrerak eta balioak eskuratzen ahalbidetzen du. Pentsamendu kritikoa garapen iraunkorraren aurrerapenerako funtsezkoa den gako konpetentzien barne dago.