Irun eta hondarribiko alardeak eta genero ordena. Ikuspegi historiko bat 1993-2008

  1. BENGOETXEA GARTZIA, ILARGI
Supervised by:
  1. Miren Llona González Director

Defence university: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 11 April 2022

Committee:
  1. Arantxa Elizondo Lopetegui Chair
  2. Gorka Moreno Márquez Secretary
  3. Fernando Mendiola Gonzalo Committee member
  4. Melania Moscoso Pérez Committee member
  5. Xavier Itçaina Committee member
Department:
  1. Historia Contemporánea

Type: Thesis

Teseo: 157803 DIALNET lock_openADDI editor

Abstract

Irun eta Hondarribiko Alardeen gatazkak 1996an eztanda egin zuen, hiru urte lehenago antolatzen hasi ziren emakume batzuk soldaduz jantzita Alardeetan desfilatzen saiatu eta genero ordena zalantzan jarri zutenean. Urratutako genero ordena eta orden soziala berrezartzeko egun horietan bertan emakumeak Alardeetatik kanporatu zituzten eta erreakzioa antolatzen hasi ziren, guztia aldatzen ari zen eta segurtasun ezaren sentsazioa gailendu zen hamarkadan Alardearen aldaezintasuna hartuz ziurtasun eta lasaitasun iturri. Horrez gain, ordena hautsi zuen disidentzia herri-komunitatetik kanporatu zuten emozioen zirkulazio, estigmatizazio eta kriminalizazio prozesu eta indarkeria bidez. Urte luzeetan luzatu zen konfliktoa eta bertan genero, nazio eta klase ardatzek nola gurutzatu zuten aztertu eta alderdi politiko, instituzio, lege, epaitegi, indar polizial eta mugimendu feministak izan zuten jarduna ikertuz gatazka bera ikuspuntu historiko batetik azaldu dut, betiere 90eko eta 2000ko hamarkadako euskal gizartearekin erlazioan jarriz.