Mahai-teniseko jokalarien ezaugarri fisiko eta fisiologikoen desdribapena eta partiduen nekearen kuantifikazioa

  1. PICABEA ARBURU, JON MIKEL
Zuzendaria:
  1. Javier Yanci Irigoyen Zuzendaria
  2. Jesús Cámara Tobalina Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2022(e)ko martxoa-(a)k 18

Epaimahaia:
  1. Mikel Egaña Echeverria Presidentea
  2. Oidui Usabiaga Arruabarrena Idazkaria
  3. Josune Rodríguez Negro Kidea
Saila:
  1. Gorputz eta Kirol Hezkuntza

Mota: Tesia

Teseo: 157670 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Mahai-tenisa, nahiz eta kirol minoritarioa izan, 300 milioi praktikatzaile inguru ditu mundu osoan zehar.Nahiz eta mahai-tenisak, daukan praktikatzaile kopuruagatik, garrantzia handia eduki, kirol honeninguruan aurkitzen diren ikerketa zientifikoak urriak dira beste kirol modalitate batzuekin konparatuz.Hau kontuan edukita, doktorego-tesi honen helburu orokorrak mahai-teniseko jokalarien gaitasunfisikoak aztertzea eta mahai-teniseko partiduek sortzen duten nekea kuantifikatzea dira.Helburu hauei erantzuna emateko, lau ikerketa argitaratu dira eta lan bat argitaratzear dago, denakantzeko ildoa jarraituz. Guztia bost lanean direla kontuan edukita, lehenengo hiru lanetan gaitasunfisikoen kuantifikazioa egin da ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta, kirolak, sexuak eta adinak nolaeragiten duten zehazteko asmoz. Honetaz gain, gaitasun fisikoen erlazioak aztertu dira hiru artikuluetan.Bestalde, beste bi lanetan, kirol arloan nekearen kuantifikazioak daukan garrantziagatik, honen analisiaegin da beste kiroletan erabili den metodoa erabiliz, literatura zientifikoan dagoen lehenengo lanak izanikbihotz-maiztasunaren analisia egiten duena mahai-tenisean.