Hausdorffen dimentsioa talde profinituetan
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2021
Número: 40
Páginas: 291-314
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Hausdorffen dimentsioa eta kutxa-dimentsioa geometria fraktalaren esparruko oinarrizko kontzeptuak dira. Horiek ohiko dimentsio topologikoaren ideia orokortzen dute; izan ere, objektu geometriko arrunten dimentsioari ohiko balio bera ematen dieten bitartean, intuitiboki hain dimentsio argia ez duten zenbait multzo patologikori dimentsio ez oso bat esleitzen diote. Bestalde, azken hamarkadetan, Hausdorffen dimentsioaren kontzeptuak aplikazio emankor eta interesgarriak eman ditu oinarri zenbakigarriko talde profinituen testuinguruan, talde horiei espazio metriko egitura eman baitakieke. Artikulu honetan, alde batetik, Hausdorffen dimentsioaren eta kutxa-dimentsioaren teoriaren sarrera orokor bat egingo dugu. Beste alde batetik, Hausdorffen dimentsioak talde profinituetan eman dituen zenbait emaitza esanguratsu azalduko dira, arreta bi alor konkretutara bideratuz: Hausdorffen espektroa eta talde R-analitikoak.