Gaur egungo hidrogeno-ekoizpenametanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea

  1. Gondra, Ane 1
  2. Araneta, Maialen
  3. Campillo-Robles, Jose Miguel 1
  1. 1 Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitatea
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2021

Zenbakia: 41

Orrialdeak: 253-273

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.22379 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Gure gizartean, gero eta garrantzi handiagoa duen energia-iturria da hidrogenoa. Ekoizpen-teknika guztien artean, metanoaren ur-lurrun bidezko erreformatzea da erabiliena. Prozesua honako urrats hauetan oinarritzen da: gas naturalaren garbiketa, beroketa-prozesua, labe erreformatzailea, ur-lurrunaren bihurketa eta hidrogenoaren bereizketa; horien artean, labe erreformatzailea da elementurik garrantzitsuena. Dena den, teknika honek hainbat erronka ditu, isuritako CO2-ari, katalizatzaileen diseinuari eta energia-kontsumoari lotutakoak. Dokumentu honetan, metanoaren lurrun-bidezko erreformatze-prozesuaren deskribapen orokorra aurkezten da, errekuntza-ganberaren, katalizatzaileen, eraginkortasun termikoaren eta labe erreformatzailearen modelizazioaren nondik norakoak azalduz.