Gorputzaren merkantilizazioa
ISSN: 0213-3687
Argitalpen urtea: 2021
Zenbakia: 343
Orrialdeak: 26-31
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Elhuyar: zientzia eta teknika
Laburpena
Osasunerako baliabide medikoak izatea eskubide bat bada ere, medikuntzaren eta bioteknologiaren erabilerak kezka etikoak ere sortzen ditu gizartean batzuetan. Izan ere, bioteknologiaren baliabideek elkartasunetik merkaturako bidea egin dute askotan; giza duintasuna kolokan jartzeraino, zenbaitetan. Asko dira kezka sortzen duten adibideak. Amatasun subrogatua da horietako bat: batzuek diote gorputzaren merkantilizazioaren adibiderik gordinena dela, emakume zaurgarrienen esplotazioari ateak irekitzen dizkiola; beste hainbatentzat, ordea, baimena dagoen bitartean ez dago esplotaziorik. Baina ez da bioteknologiak sortzen duen kezka bakarra. Bestelako auziak ere ugariak dira: genetikaren patenteak eta komertzializazioa, datu biometrikoen erabilera, medikuntza eta bioteknologiaren inguruan sortu den industria pribatu indartsua, teknologiek berek sor ditzaketen desberdinkeria sozialak…