Bertso-eskolak, nerabezaroan hezteko espazio gisa

  1. Garazi Navarro Ugarteburu
  2. Nahia Idoiaga Mondragon
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2021

Número: 117

Páginas: 75-90

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.117.2021.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Euskal Herriko bertso-eskolek bertsolaritzaren transmisioaz haratago lan hezitzailea egiten dute nerabezaroa ardatz hartuta. Lan honen helburua da bertsoeskolak aisialdi hezitzailearen arloko eragile gisa aztertzea, nerabeei talde horien parte izateak eskaintzen dizkien ekarpenak zeintzuk diren ikertuz. Horretarako, Bizkaiko bertso-eskoletako 49 kidek asoziazio askeko ariketa bat egin zuten Grid Elaboration Method delakoari jarraiki eta bertan sortutako erantzunak analisi lexikalaren bidez aztertu ziren, zehazki Iramuteq softwarea erabiliz. Horrez gain, datu osagarri gisa galdera ireki batzuk ere egin zitzaizkien parte-hartzaileei. Ateratako emaitzek bertso-eskolen balio hezitzailea baieztatu dute, eta nabarmendu dituzte, aisialdi hezitzailearen arloan, nerabeen identitatea garatzeko gune gisa eta plano psikosozialean eragina duen espazio gisa. Zehazki ikusi da gazteen aisian oinarritutako euskal kulturaren transmisioa eta lanketa kognitiboa lantzeaz gain, harreman-esparruan ekarpen nabarmena egiten dutela parekoen arteko transmisioan eta norberarekiko erronketan oinarritua.