Olatu-energiaren bilakaera
- López Ropero, Iraide
- Andreu Larrañaga, Jon
- Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo
- Kortabarria Iparragirre, Iñigo
- Ceballos, Sergio
- Etxebarria Bilbao, José Ramón
ISSN: 0214-9001
Year of publication: 2012
Issue: 25
Pages: 171-198
Type: Article
More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Abstract
Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar kostaldea baliabide honen munduko potentzialik handienetakoen barnean dago, eta haren industria-ustiapen errealitate bihur daiteke epe luze-ertainean.