Olatu-energiaren bilakaera

  1. López Ropero, Iraide
  2. Andreu Larrañaga, Jon
  3. Martínez de Alegría Mancisidor, Iñigo
  4. Kortabarria Iparragirre, Iñigo
  5. Ceballos, Sergio
  6. Etxebarria Bilbao, José Ramón
Journal:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Year of publication: 2012

Issue: 25

Pages: 171-198

Type: Article

More publications in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Abstract

Olatu-energia edo energia undimotriza1 gero eta arreta handiago erakartzen ari da komunitate zientifikoan eta erakunde publiko zein pribatuetan. Ez da energia-baliabide berri bat; izan ere, jadanik XIII. mendean ere erabiltzen zen energia-iturri hori. Hala ere, historian zehar izan duen bilakaerak hainbat gorabehera izan ditu. Egun, berriz berpizten ari da harekiko jakin-mina, eta horren adierazgarri dira aurrekontu handiko I+G proiektu ugarien onarpena. Bestalde, Iberiar penintsulako ipar kostaldea baliabide honen munduko potentzialik handienetakoen barnean dago, eta haren industria-ustiapen errealitate bihur daiteke epe luze-ertainean.