Estrategia meritokratikoa auzitan. Ibilbide akademiko-profesionalen azterketa Donostialdean
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2012
Número: 81
Páginas: 91-111
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Ibilbide akademiko-profesionalen ikerketa kualitatiboa eremu oso esanguratsua da meritokrazia aztertzeko. Estrategia meritokratikoak rol garrantzitsua jokatzen du hezkuntza-sisteman, lan-baldintzei ere eragiten die, eta zerikusia du familien estrategiekin eta norbanakoen dinamikekin. Meritokraziak aldarrikatzen duenaren arabera, estratifikazioa soilik meritu indibidualetan oinarritzen da. Aitzitik, artikulu honek kritikatu egiten du estrategia meritokratikoa, eta beste ikuspegi bat proposatzen du: lau erakunde sozialek (norbanakoak, familiak, hezkuntzak eta enpleguak) elkarri eragiten diote norbanakoen posizio sozialen eraikuntzan. Botere-harremanen sare konplexu batek baldintzatzen du lau erakunde horien arteko gatazka iraunkorra. GAKO-HITZAK: Meritokrazia · Estratifikazioa · Ibilbide akademikoak · Ibilbide profesionalak.