Estrategia meritokratikoa auzitan. Ibilbide akademiko-profesionalen azterketa Donostialdean

  1. Zubiri Esnaola, Harkaitz
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2012

Zenbakia: 81

Orrialdeak: 91-111

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.81.2012.6 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Ibilbide akademiko-profesionalen ikerketa kualitatiboa eremu oso esanguratsua da meritokrazia aztertzeko. Estrategia meritokratikoak rol garrantzitsua jokatzen du hezkuntza-sisteman, lan-baldintzei ere eragiten die, eta zerikusia du familien estrategiekin eta norbanakoen dinamikekin. Meritokraziak aldarrikatzen duenaren arabera, estratifikazioa soilik meritu indibidualetan oinarritzen da. Aitzitik, artikulu honek kritikatu egiten du estrategia meritokratikoa, eta beste ikuspegi bat proposatzen du: lau erakunde sozialek (norbanakoak, familiak, hezkuntzak eta enpleguak) elkarri eragiten diote norbanakoen posizio sozialen eraikuntzan. Botere-harremanen sare konplexu batek baldintzatzen du lau erakunde horien arteko gatazka iraunkorra. GAKO-HITZAK: Meritokrazia · Estratifikazioa · Ibilbide akademikoak · Ibilbide profesionalak.