Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan

  1. Maiz, Sheila
  2. Perez, Leyre
  3. Ruiz, Leire
  4. Vilas, Jose Luis
Aldizkaria:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Argitalpen urtea: 2020

Zenbakia: 37

Orrialdeak: 129-143

Mota: Artikulua

DOI: 10.1387/EKAIA.20837 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openSarbide irekia editor

Beste argitalpen batzuk: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Laburpena

Ehun ingeniaritzak kaltetuta dauden ehunen ordezko funtzionalak sintetizatzeko helburua dauka. Horretarako, zelulaz, molekula bioaktiboz eta euskarri porotsuz osatutako matrizeak beharrezkoak dira, hazkuntza eta zelulen diferentziazio prozesuak gerta daitezen. Matrize hauek solidifikatzeko gai den aitzindari baten injekzioz eratu daitezke kaltetuta dauden ehunetan, hau dela eta, hidrogel injektagarriak ikerkuntza arlo biomedikoan izugarri hedatu dira azken urteotan. Biomaterial hauen injektagarriak izateko gaitasuna sare polimerikoen in-situ gurutzamenduan oinarritzen da. Gurutzamendu hauek, alde batetik, interakzio fisiko itzulgarrien bidez eman daitezke, hidrogel termosentikorrak, pH sentikorrak edo ionikoak eratuz. Bestaldetik, erreakzio kimikoetan ere oinarritu daitezke zeinetan hidrogel fotopolimerizagarriak edota entzimek katalizatutako gurutzamendu bidezko hidrogelak lor daitezkeen. Lan honek hidrogel injektagarriak sintetizatzeko erabiltzen diren estrategien eta ehun ingeniaritzan ikertutako sistema desberdinen aplikazioen berrikuspen bat egitea du helburu.