Ingurumenaren kudeaketarako enpresa-autorregulaziorako ekimenak Europar BatasuneanEMAS erregelamenduaren hedapenaren analisia
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2013
Zenbakia: 87
Orrialdeak: 25-48
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Ekonomi eta enpresa-jardueran ekimen ugari izan dira azken hamarkadetan ingurumenaren kudeaketari buruz. Kontzeptu horrekin izendatu nahi izan dira mota askotako ingurumen-jarduketak, esaterako, ekoizpen prozesuen kontrola eta kudeaketa hobetzea, edota Ingurumena Kudeatzeko Sistema (IKS aurrerantzean) izenekoak ezartzea. IKSak ingurumenaren kudeaketarako enpresa-autorregulaziorako ekimen gisa definitu izan dira. IKS horiek ezartzeko eta ziurtatzeko, nazioarteko erreferentzia-ereduak hartu ohi dira oinarri. Nazioartean eredurik zabalduenak ISO 14001 estandarra eta Europar Batasuneko EMAS erregelamendua (Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sistema) dira. Artikulu honen helburua Europar Batasuneko EMAS ereduaren analisi deskribatzaile eta xehatua egitea da.