Design and development of polymer optical fiber based platforms for glucose detection

  1. AZKUNE ULLA, MIKEL
Zuzendaria:
  1. Gotzon Aldabaldetreku Etxeberria Zuzendaria
  2. Iñaki Bikandi Irazabal Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2019(e)ko apirila-(a)k 15

Epaimahaia:
  1. Óscar Esteban Martínez Presidentea
  2. Gaizka Durana Apaolaza Idazkaria
  3. Torsten Frosch Kidea
Saila:
  1. Komunikazioen Ingeniaritza

Mota: Tesia

Teseo: 149630 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

Tesi-lan honetan polimerozko zuntz optikoetan oinarritzen diren glukosa detekzioa egiteko bi plataformaaurkezten dira. Lehenik eta behin, tesiaren testuingurua deskribatzen da, horretarako biosentsoreen zeinpolimerozko zuntz optikoen oinarriak, garapen historikoa eta mugarri garrantzitsuenak azalduz. Ondoren,tesian zehar jorratzen diren detekzio tekniken azalpen teoriko bat egiten da, uhin ebaneszentea eta Ramanespektroskopia zer diren azalduz.Horren ostean, lehen detekzio plataforma azaltzen da, U formako nukleo hutsezko polimerozko zuntzoptikozko zunda bat erabiliz. Zunda honen gainazala fenilboroniko taldeekin funtzionalizatu eta AlizarinRed S izeneko koloratzailearekin kargatzen da. Honenbestez, zundaren ingurunean glukosa badago,glukosak koloratzailea desplazatu eta uhin ebaneszentearen xurgapenean aldaketak emango dira,glukosaren detekzioa gauzatuz. Honela, glukosa 0.1 mol/l-ko kontzentrazioan eta hainbat inguruneezberdinetan detektatu da.Hurrengo kapituluan, bigarren detekzio plataforma azaltzen da, zuntz bidez anplifikaturiko Ramanespektroskopian oinarritua. Kasu honetan, likidoz beteriko nukleodun polimerozko zuntz optikomikroegituratuak diseinatu, fabrikatu eta hiru zuntzen arteko konparaketa egiten da. Kasurik onenean, 5mmol/l-ko kontzentrazioan aurkitzen glukosaren zenbaketa limitea lortzen da ingurune urtsuan,erresoluzio nahikoa izanik SGLT2 inhibitore terapiaren jarraipena egiteko maila klinikoan.Azkenik, bi detekzio sistemak aplikazio errealetan erabiltzeko zein hobekuntza egin behar diren azaltzenda, esparru horietako lehen emaitza batzuk azalduz. // Tesi-lan honetan polimerozko zuntz optikoetan oinarritzen diren glukosa detekzioa egiteko bi plataformaaurkezten dira. Lehenik eta behin, tesiaren testuingurua deskribatzen da, horretarako biosentsoreen zeinpolimerozko zuntz optikoen oinarriak, garapen historikoa eta mugarri garrantzitsuenak azalduz. Ondoren,tesian zehar jorratzen diren detekzio tekniken azalpen teoriko bat egiten da, uhin ebaneszentea eta Ramanespektroskopia zer diren azalduz.Horren ostean, lehen detekzio plataforma azaltzen da, U formako nukleo hutsezko polimerozko zuntzoptikozko zunda bat erabiliz. Zunda honen gainazala fenilboroniko taldeekin funtzionalizatu eta AlizarinRed S izeneko koloratzailearekin kargatzen da. Honenbestez, zundaren ingurunean glukosa badago,glukosak koloratzailea desplazatu eta uhin ebaneszentearen xurgapenean aldaketak emango dira,glukosaren detekzioa gauzatuz. Honela, glukosa 0.1 mol/l-ko kontzentrazioan eta hainbat inguruneezberdinetan detektatu da.Hurrengo kapituluan, bigarren detekzio plataforma azaltzen da, zuntz bidez anplifikaturiko Ramanespektroskopian oinarritua. Kasu honetan, likidoz beteriko nukleodun polimerozko zuntz optikomikroegituratuak diseinatu, fabrikatu eta hiru zuntzen arteko konparaketa egiten da. Kasurik onenean, 5mmol/l-ko kontzentrazioan aurkitzen glukosaren zenbaketa limitea lortzen da ingurune urtsuan,erresoluzio nahikoa izanik SGLT2 inhibitore terapiaren jarraipena egiteko maila klinikoan.Azkenik, bi detekzio sistemak aplikazio errealetan erabiltzeko zein hobekuntza egin behar diren azaltzenda, esparru horietako lehen emaitza batzuk azalduz.