Komunikazio eta demokraziaren paradoxaEuskal Herriko sozio-ingurumen gatazketako informazio estrategiak
- Iñaki Bizente Barcena Hynojal Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2017(e)ko iraila-(a)k 13
- Xavier Itçaina Presidentea
- Igor Ahedo Gurrutxaga Idazkaria
- Fernando Mendiola Gonzalo Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Tesi hau ingurumen politiken gaineko informazio estrategien ekoizpenen azterketan oinarritzen da. Ikerlanaren helburu orokor nagusia, sozio-ingurumen gatazketan informazioa nola bildu eta ekoizten den jakitea da, hots, zer-nolako kanaletatik sakabanatzen den eta nolako eragina duen sozio-ingurumen gatazketan parte hartzen duten eragileengan. Hots, ikuspegi sozio-politiko batetik, sozio-ingurumen gatazken analisia jorratuz, euren dimentsio informatiboa eta komunikatiboa aztertzea izan da gure xedea. Horretarako bi sozio-ingurumen gatazken azterketa kasu burutu ditugu: Abiadura Handiko Trena,zehazki Euskal Autonomi Erkidegoko Trenbide Sare Berria eta Muskizeko Petronorren Fuel-olioa Murrizteko planta, Koke plantaren izenarekin ere ezaguna dena. Ikerlan honen hipotesi nagusia, izapide informatibo argiago batek eragile ekonomiko, politiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanak parametro egokiagoetan lekutzeko aukera eman dezakeela da.