Komunikaziorako gaitasunaren ebaluazioa ingurune birtualetan goi-mailako irakaskuntzan

  1. EZEIZA RAMOS, AINHOA
Dirigida por:
  1. Daniel Losada Iglesias Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 15 de diciembre de 2015

Tribunal:
  1. Gorka J. Palazio Arko Presidente/a
  2. Macarena Navarro-Pablo Secretario/a
  3. Jesús Valverde Berrocoso Vocal
Departamento:
  1. Didáctica y Organización Escolar

Tipo: Tesis

Teseo: 120665 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Ikerlan honetan, ingurune birtual akademikoen hurbilpen esploratorio bat egin da komunikaziorakogaitasunaren garapen eta ebaluazioari lotutako eskuhartze didaktikoen bitartez. Unibertsitateko lehenmailako 417 ikasleren 2,907 idatzizko ekoizpen hartu dira analisiaren oinarri, bereziki ingurune birtualendimentsio erreferentzialak eta sozialak aztertzeari begira.Dimentsio erreferentzialei lotutako emaitza nagusi gisa, argi ikusi da ikasleak Graduko lehen mailan gaidirela idatzizko testuarteko lan akademiko konplexuak ekoizteko, unibertsitatearen testuinguruakeskatzen dituen baldintza diskurtsiboak betez. Horretarako zailtasun handienetako bat erreferentziabibliografikoak testuan zehar txertatzea eta amaieran egoki zerrendatzea dela ikusi da, baina zailtasunhoriek nabarmen arindu daitezke elkarren arteko erregulaziorako tutoretza-jarduerak erabiliz ikasemaitzakhobetzeko estrategia didaktiko gisa. Erregulazio hori ingurune birtualeko tresnak erabilizantolatzen bada, etengabe berrikusteko eta orientatzeko aukera zabaltzen da.Dimentsio sozialari dagokionez, emaitza deigarriak jaso dira foro birtualetako komunikazioarennolakotasunean, bai euskara/gaztelania hizkuntzen arteko parekotasunari lotuta eta bai adierazkortasunlinguistikoaren erabileran. Ikasleek ingurune birtuala leku sozial gisa identifikatu dute eta elkarren arteanerregulatu dute elkarreragina eta hizkuntz erregistroa, komunikazio beharren arabera.Azkenik, prozesu osoan zehar hainbat dilema etiko sortu da, ikerlan-lerro berri bat zabaltzea eragindutenak, ilusionismo soziala deituriko lan egiteko moduetatik abiatuta.