Euskadi Irratiko (EITB) eta Radio nan Gàidheal-go (BBC ALBA) kazetarien profil eta jarreren alderaketa
- José Larrañaga Zubizarreta Zuzendaria
- Javier Díaz Noci Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2013(e)ko urtarrila-(a)k 28
- Philip Ronald Schlesinger Presidentea
- Ainara Larrondo Ureta Idazkaria
- Jean-Jacques Cheval Kidea
- Carmelo Garitaonandia Garnacho Kidea
- Guy Starkey Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Nazioarteko doktore-tesi honetan Euskadi Irratiko (EITB) eta Radio nan Gàidheal-go (BBC ALBA) kazetari profesionalen azterketa burutu dugu.Horretarako triangelatze metodologikoaz baliatu gara, tresna kualitatiboak eta kuantitatiboak uztartuz; horrek gainbalioa erantsi dio gure ikerlanari. Euskadi Irratia hartzen dugu azterketa gune nagusitzat eta atzerriko erreferentzi loturak egiteko eskoziar gaelikoz lan egiten duten Radio nan Gàidheal-go kazetarien kasua eta esperientzia arakatzen dugu. Ikerketa honetan ondorengoak ditugu aztergai nagusiak: Kazetari euskaldun eta gaelikoen profil soziala, ibilbide profesionala, lan-funtzionamendua, konbergentzia prozesuek kazetarien eguneroko zereginetan duten eragina, hautemandako oztopoak eta emandako erantzunak, kazetarien profesionaltasunaren adierazleak, kazetariek irudikatutako entzuleriaren elementuak eta kazetarien asebetetze profesionala eta asetze horretan eragina duten faktoreak.