Saila: Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia

Zentroa: Zientzia eta Teknologia Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Ezagutza arloa: Zientziak

Eremua: Genetika

Ikerketa taldea: Bases moleculares de patologías humanas de alta prevalencia: cáncer e infertilidad. Avanzando (en medicina de precisión) hacia un manejo personalizado del paciente - GIC 21/046

E-maila: jone.michelena@ehu.eus

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Transcriptional mechanisms regulating cell cycle progression and dna damage response by e2f7 transcription factor 2014. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Ana María Zubiaga Elordieta.

Nire doktorego tesia Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) egin nuen, proliferazio zelularraren kontrolean eta osotasun genomikoa bermatzen duten mekanismo molekularren esparruan (2014). 2016 eta 2019 urteen bitartean nire doktoratu ondoko ikerketa Zuricheko unibertsitatean garatu nuen, non DNA molekulan gertatutako kalteak konpontzeko gizaki zelulek dituzten mekanismo molekularretan espezializatu nintzen. 2020 urtean, Ikerbasque Fellow kontratu batekin itzuli nintzen EHUra, eta bertan genomaren osotasuna eta zelulen homeostasia bermatzen dituzten transkripzio-sareak, eta hauek tumore-prozesuetan duten parte-hartzea ikertzen ditut. L 'Oréal-UNESCO For Women in Science Awards saria (2022) eta EHUko Hasiberriak buru dituzten ikerketa proiektuak (2023) jaso ditut. 2022an defendatutako doktorego-tesi bat zuzendu dut, eta gaur egun bi doktorego-tesi zuzentzen ditut. Biologia Molekular eta Biomedikuntza masterreko irakaslea naiz. Gainera, Biologia, Biokimika eta Biologia Molekularra, eta Bioteknologia graduetako ikasleen amaierako lanak eta Biologia Molekularra eta Biomedikuntza Masterreko bukaerako lanak zuzentzen ditut.