Saila: Teknologia Elektronikoa

Zentroa: Gasteizko Ingeniaritza U.E.

Campusa: Araba

Ezagutza arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura

Eremua: Teknologia Elektronikoa

Ikerketa taldea: APERT Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldea

E-maila: leire.muguira@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/en/web/apert/-/leire-muguira-2

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Electrónica y control de subsistemas rf con aplicaciones en la generación y diagnóstico de haces de partículas 2014. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Víctor Etxebarria Ecenarro, Dr/a. Joaquin Portilla Rubín.

Leire Muguira Urtubik Telekomunikazio Ingeniari titulua lortu zuen Deustuko Unibertsitatean, ESIDEko Ingeniaritza Fakultatean, 2007an, eta Telekomunikazio Ingeniari Doktore titulua Euskal Herriko Unibertsitatean, 2015ean. Bere tesiaren gaia partikulen azeleragailuetan dauden azpisistemei aplikatutako RF eta kontrol sistemen inplementazioa, monitorizazioa eta konbinazioa izan zen, dauden irtenbideekiko hobekuntza bat sortuz. 2007tik 2010era ikertzaile-ingeniari aritu zen DeustoTech Ikerketa Zentroan, MORElab Ikerketa Taldearen barruan. Ondoren, Irrati-maiztasuneko (RF) taldean sartu zen neutroi-teknologien nazioarteko erreferentzia-zentro estrategikoa den ESS-Bilbaoren azeleragailu-dibisioaren barruan. 2018an, irakasle eta ikertzaile gisa hasi zen lanean UPV/EHUko Teknologia Elektronikoa Sailean. Gasteizko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da Automobilgintzaren Ingeniaritzako Graduan eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan, eta Bilboko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea Sistema Elektroniko Aurreratuen Masterrean. Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldeko (APERT) kidea da. Finantzaketa publikoa duten 19 ikerketa-proiektu lehiakorretan parte hartu du, bai eta enpresa edo administrazioekin garrantzi berezia duten 6 I+G kontratutan ere. Patente baten, nazioarteko aldizkari zientifikoetan publikatutako 14 artikuluren, eta kongresu nazional eta nazioartekoetan publikatutako 29 txostenen egilea edo egilekidea da. Bere ikerketa-arlo nagusiak gailu berkonfiguragarrietan eta komunikazio-gailuetan oinarritutako abiadura handiko zirkuituak dira.