Saila: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak

Zentroa: Letren Fakultatea

Campusa: Araba

Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak

Eremua: Euskal Filologia

Ikerketa taldea: Gogo Elebiduna

E-maila: itziar.laka@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/HEB/itziar_laka/?lang=eu

Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saileko katedraduna, eta Gogo Elebiduna ikerketa taldearen zuzendaria. 1990ean doktoratua Massachusetts Institute of Technology-n Negation in Syntax: On the Nature of Functional Categories and Projections, izeneko tesiarekin (Garland-ek 1994ean argitaratua); 1990-1995 artean, New Yorkeko University of Rochester-en irakasle. Viena, Utrecht, Napoles eta Río de Janeiroko unibertsitateetan izan da irakasle gonbidatua, eta ikertzaile gonbidatua Netherlands Institute for Advanced Study in Humanities (NIAS), eta Instituto Universitario Ortega y Gasset-en, beste batzuen artean. Jakiunde Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kidea da, eta Euskaltzain urgazlea. Interneten eskuragarri den A Brief Grammar of Euskara, the Basque Language (1996) gramatikaren egilea. Bere ikerketak hizkuntzalaritza teorikoa eta psiko/neurolinguistikako metodo esperimentalak uztartzen ditu, hizkuntzaren irudikapen eta prozesamendu neurala argitzeko, batik bat sintaxia eta elebitasunaren inguruan.