JON
ANDREU LARRAÑAGA
IRAKASLE OSOA
Saila: Teknologia Elektronikoa
Zentroa: Bilboko Ingeniaritza Eskola
Campusa: Bizkaia
Ezagutza arloa: Ingeniaritza eta Arkitektura
Eremua: Teknologia Elektronikoa
Ikerketa taldea: APERT Elektronikan Oinarritutako Ikerkuntza Taldea
E-maila: jon.andreu@ehu.eus
Web-orri pertsonala: https://www.ehu.eus/es/web/apert/-/jon-andreu-2
Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Mejora de las prestaciones y protecciones del convertidor de potencia ac/ac directo con topología matricial 2008. Tesiaren zuzendaria Dr/a. José Luis Martín.
Jon Andreu Industria Automatika eta Elektronikako ingeniari doktorea da 2008tik. EHUn hasi aurretik, 1997tik eta hiru urtez, IK4-IDEKO Ikerketa Zentroko Kontrol Ingeniaritza sailean lan egin zuen. 2000. urteaz geroztik, kontsumo-elektronikako produktuen fabrikatzaile batentzat lan egin zuen, Firmware-ko ingeniari gisa. 2002an, UPV/EHUko Teknologia Elektronikoko Sailean hasi zen lanean lanaldi osoan, eta han lortu zuen doktoretza; urte hartako tesi-sari berezia jaso zuen (UPV/EHU). 2022tik Teknologia Elektronikoan irakasle ososa da. Funts publiko eta pribatuekin finantzatutako 77 ikerketa proiektutan parte hartu du, eta horietako 16tan ikertzaile nagusia izan da. 2008an lortu zuen doktore titulua, eta EHUko doktoregoko aparteko saria jaso zuen. Zortzi doktore-tesi zuzendu ditu (beste bat gehiago zuzentzen ari da), eta doktoretza ondoko hiru beka. 36 artikuluren egilekidea da indexatutako aldizkarietan (24 Q1), 14 artikulu argitalpen nazionaletan, 62 artikulu nazioarteko kongresuetan, 51 artikulu kongresu nazionaletan, 3 patente, on-line 3 argitalpen eta liburu 1. Europako proiektu bat ebaluatu du eta ANEPeko ebaluatzailea izan da 9 deialdi nazionaletan. 3 seiurteko ditu ikerkuntzan eta 4 bosturteko irakaskuntzan. UPV/EHUko Teknologia Elektronikoa Saileko 17 irakaslek osatzen duten APERTeko ikerketa-taldeko kidea da. Taldeak kalifikazio altua du, eta Eusko Jaurlaritzak A motako talde gisa aitortu du.