SIMON PABLO
PEÑA FERNANDEZ
IRAKASLE OSOA
Saila: Kazetaritza
Zentroa: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Campusa: Bizkaia
Ezagutza arloa: Arteak eta Giza Zientziak
Eremua: Kazetaritza
Ikerketa taldea: Grupo Gureiker - GIC 21/129
E-maila: simon.pena@ehu.eus
Web-orri pertsonala: http://www.gureiker.info
Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Caballeros de la prensa. El periodismo en el cine de Billy Wilder 2012. Tesiaren zuzendaria Dr/a. María José Cantalapiedra González.
Simón Peña Fernández Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Kazetaritza Saileko irakasle osoa da. Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Nafarroako Unibertsitatean, eta Informazio Zientzietan doktore da UPV/EHUn. Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n egin zuen lan. EHUko irakaslea da 1999tik, eta kazetaritza-erredakzioarekin eta diseinuarekin lotutako gaiak eman ditu nagusiki (Informazio-generoak, Kazetaritza-diseinuaren printzipioak, Kultur-kazetaritza, etab.). 2004tik 80 artikulu argitaratu ditu aldizkari akademikoetan eta ehun bat komunikazio aurkeztu ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Argitalpen horiek guztiak deialdi publiko lehiakorretan finantzatutako hogeita hamar ikerketa-proiektutan parte hartzeari lotuta joan dira beti; besteak beste, Europako zortzi proiektutan (Horizon 2020 eta Erasmus+), Plan Nazionaleko hiru proiektutan eta UPV/EHUrako eta Eusko Ikaskuntzarako egindakoetan. Halaber, ikerketarako eta transferentziarako hamar kontratu zuzendu ditu erakunde publikoekin (Eusko Legebiltzarra, Euskal Irrati Telebista eta Emakumearen Euskal Erakundea – Emakunde), eta hezkuntza-berrikuntzako bost proiektutan parte hartu du.