Saila: Zuzenbide Publikoa

Ikastegia: Zuzenbide Fakultatea. Bizkaizko Atala

Campusa: Bizkaia

E-maila: inigo.gordon@ehu.eus

Web-orri pertsonala: https://linktr.ee/gordonbenito

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Delitos de odio y ciberodio en el código penal de 1995. Especial atención a la relación entre el subtipo agravado del art. 510.3 CP y la agravante genérica del art. 22.4 CP 2021. Tesiaren zuzendaria Dr/a. Enara Garro Carrera, Dr/a. Jon Mirena Landa Gorostiza.

Iñigo GORDON BENITO doktoreak, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako kidea, Irakasle Atxiki gisa dihardu Zuzenbide penalaren arloan. Gorroto-delituetan, gorroto-diskurtsoan eta Internet bidez burututako nortasun-ordezkapenetan ardazten da bere ikerkuntza jarduera. 2021eko azaroan, «Gorroto-delituak eta zibergorrotoa 1995eko Zigor Kodean. 22.4. artikuluaren astungarri orokorraren eta 510.3. artikuluaren azpi-tipo astunduaren arteko erlazioari arreta berezia eskainiz» izeneko doktore-tesia defendatu du. Gaur egun, gorroto-delituen arloko ikerketa-taldeko lantaldean parte hartzen du, Espainiako Gobernuaren Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak finantzatua, 2021eko irailaren 1etik 2025eko irailaren 1era arte (Proiektuaren izena: Gorroto-delituak Espainian: gainditu gabeko erronkak; Erreferentzia Administratiboa: I+D+I PID2020-115320GB-100). 2018an ikerketa-egonaldia egin du Oxford Brookes University-n (Erresuma Batua). 2021eko apirilean beste ikerketa-egonaldi bat egin du Max-Planck-Institut zur Erforschung von Kriminalität Sicherheit und Recht-en (Alemania). Doktorego ondoko ikertzailea da, 2022ko ekainaz geroztik kontratatua. Irakasle Agregatuaren akreditazioa 2023ko maiatzean lortu du. 2023ko ekainean bere monografia “Gorroto delituak eta zibergorrotoa. Diskurtsoaren iragazpen penalerako aukeren berrikuspena, Zigor Kodearen 22.4 eta 510 artikuluen bidez” argitaratu du Tirant lo Blanch argitaletxearekin. Esteka: https://linktr.ee/gordonbenito