Saila: Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia

Zentroa: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea

Campusa: Bizkaia

Doktorego Programa: Biologia Molekularra eta Biomedikuntza

Ezagutza arloa: Zientziak

Eremua: Genetika

Ikerketa taldea: Endocrinología, Diabetes, Nutrición, alteraciones Renales y Salud Infantil

E-maila: nora.fernandez@ehu.eus

Doctor/a por la Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea con la tesis Novel aspects in the genetics of celiac disease copy number variation, methylation and coregulation in nfkb-related genes 2014. Tesiaren zuzendaria Dr/a. José Ramón Bilbao Catalá.

Nora Fernandez Jimenez EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Genetika Medikoko Irakasle Atxikia eta Biobizkaia Osasun Ikerketa Institutuko ikertzailea da. 2023tik, Irakasle Titularraren akreditazioa dauka, ikerketa mailan A kalifikazioduna, eta ondorioz, ANECAk Katedradunaren akreditazioa eskatzeko salbuespena eman dio. Bere ibilbide akademikoan, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eman ditu eskolak, eta bi doktorego-tesi, master amaierako lan bat eta 12 gradu amaierako lan zuzendu ditu. Gaur egun, bi doktorego-tesi eta ikertzaile postdoktoral baten prestakuntza-programa kozuzentzen dihardu. Ikerketa alorrean, 2014an defendatu zuen doktorego-tesia Eritasun Zeliakoaren (EZ) Genetikan EHUn, eta prestakuntza postdoktorala Lyonen, Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Agentzian (IARC), burutu zuen, datu genomiko eta epigenomikoen analisi eta interpretazioan espezializatuz. Gaur egun, EHU eta Biobizkaiako IRLab - Immunogenetika Laborategiko kide da, eta bere ikerketa-proiektuek EZren epigenetika, haurren garapena eta plazenta dituzte ardatz. Guztira, 48 artikulu argitaratu ditu nazioarteko aldizkari indexatuetan, gehienak lehen kuartilean (h indizea = 18 Scopusen, 1.100 aipu baino gehiagorekin). Halaber, hainbat liburu-kapitulu idatzi ditu eta hainbat beka eta sari jaso ditu, hala nola IARC Postdoctoral Fellowship (Marie Curie-PEOPLE-COFUND) eta ISCIIIko Sara Borrell beka. EZren odoleko biomarkatzaile baten patente espainiarra dauka, eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa jaso du bere erabilera baliozkotzeko. 2021ean, ISCIIIko proiektu bat eskuratu zuen EZ atipikoaren DNAren metilazio-patroiak aztertzeko, Madrilgo San Carlos Ospitaleko ikertzaileekin lankidetzan. Aurretiazko emaitzak itxaropentsuak dira. Azken urteotan, Infancia y Medio Ambiente (INMA) kohortean lan egin du epigenetika-aditu gisa, eta Pregnancy and Childhood Epigenetics (PACE) nazioarteko partzuergoaren barruan ikerketak zuzendu ditu, plazentaren DNAren metilazio-patroietan zentratuz. Ondorioz, Nature Communications-en argitaratutako artikulu baten egilekidea da, amaren tabakismoaren eraginari buruzkoa, hain zuzen. Gainera, Communications Biology-n argitaratutako beste ikerlan baten lehen egilea da. Bigarren hau amaren gorputz-masa indizearen eta plazentaren DNA metilazioaren arteko harremanari buruzkoa da. Duela gutxi, plazentaren metilazioaren eta eskizofrenia bezalako nahasmen neuropsikiatrikoen arteko lotura kausal posibleak identifikatu dituen azterlan bat zuzendu du, eta emaitza horiek Nature Communications-en argitaratzeko onartu dira. Aurrerapen horiei esker, Gurutzeta Unibertsitate Ospitaleko Etika Batzordearen onespena lortu du, erditze-unitatean plazenta- eta amaren plasma-laginen bilketa sistematikoa egiteko. Gainera, EHUko eta Eusko Jaurlaritzako bi proiektu lortu ditu ikertzaile nagusi gisa, guztira 130.000 € baino gehiagoko aurrekontuarekin, kohorte berrian haur-garapeneko lehen emaitza metaboliko eta neurologikoen azterketa abiatzeko.