D-eredu goiztiarra ikasbide orekatuena
- Azurmendi Ayerbe, María José
- Luque, Janire
ISSN: 1130-8435
Año de publicación: 2006
Título del ejemplar: Unibertsitate aurreko hizkuntza ereduen: balorazioa eta proposamenak
Número: 60
Páginas: 116-131
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Resumen
Lan honetan D-ereduaren eraginkortasuna, epe laburrean eta luzean, egiaztatu nahi da. Horretarako laginari egin zaion jarraipen psikosoziolinguistikoa epe luzean izan da, hau da 2-3 urteko geletatik (haur hezkuntzan) 6. mailara (lehen hezkuntzaren amaieran). Laginaren arabera D-ereduak lan desberdina betetzen du: jatorrizko hizkuntza gaztelania dutenentzat, erdaldunentzat, murgiltze eredua eta jatorrizko hizkuntza euskara dutenentzat, euskaldunentzat, euskaldun eredua. Testuinguru hurbilaren euskararen ezagutza eta euskararekiko jarrerak nolako eragina duen laginaren emaitza psikolinguistikoetan, hots, garapen orokorrean, euskararen, gaztelaniaren, eta ingelesaren garapenean, beste helburu nagusi bat litzateke. Emaitzei dagokienez, D-ereduan hasiera goiztiarrean (2-3 urterekin), erdaldunek, hilabete batzuen ondoren, emaitza harrigarriak lortzen dituztela eta epe luzean, lehen hezkuntzaren amaieran, D-ereduko ume taldeek jabetutako eta ikasitako hizkuntzetan (euskara, gaztelania eta ingelesa) emaitza egokiak lortu dituztela azpimarra daiteke. Ikerlan honek hizkuntzen ikaskuntzaren interdependentzia, bereziki erdaldunetan, egiaztatu du; gaitasun linguistikoen interdependentzia denboran zehar ere baieztatzen da. Eskolaz kanpoko testuinguruetan, euskararen erabilerak hizkuntza horretan bereganatzen den gaitasun mailan eragin zuzena du. Hori dela eta, euskararen erabilera orokortuagorako, ikasleei eskolatik kanpoko egoerak eta jarduerak sortzea oso interesgarria litzateke. Ondorioz, aipatutako hizkuntzaren jabekuntza hobea, osoa, eta orekatuagoa izango da.