Ekonomia itunaren irakaskuntzaren ebaluazioa unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sisteman. Ezagutzen al dute euskal gazteek foru zerga-sistema?
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 1133-5130
Year of publication: 2022
Issue: 63
Pages: 131-147
Type: Article
More publications in: Zergak: gaceta tributaria del País Vasco
Abstract
Ekonomia Ituna euskal autogobernuaren eta bere egitura instituzionalaren ezaugarri adierazgarrienetako bat da. Hala ere, euskal herritarrek horren gaineko ezjakintasun orokorra dutela erakutsi dute orain arte egindako azterlan demoskopikoek. Artikulu honen helburuak bi dira: unibertsitate-aurreko euskal hezkuntza-sistemak Ekonomia Itunaren irakaskuntzan duen jarduna ebaluatzea eta ikasleek lortutako ezagutza-maila modu enpirikoan egiaztatzea. Horretarako, Ituna Agiritegiak egindako Ituna 2021 inkesta erabiliko dugu iturri nagusi gisa. Artikuluak ondorioztatzen duenez, euskal zerga-sistema irakasteko hainbat ekimen eta tresna egon arren indarrean, Ekonomia Itunari buruzko ezagutza-maila mugatua lortzen dute ikasleek unibertsitate-aurreko ikasketetan. Hala ere, horrek ez du eragozten aldi berean foru-autogobernu fiskalaren aldeko iritzia izatea.