Biziarteko espetxe-zigor berrikusgarriazigorgarritasunaren gorakada azken hamarkadetan
-
1
Universidad Politécnica de Valencia
info
ISSN: 2530-1969
Argitalpen urtea: 2023
Zenbakia: 9
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: e-Eguzkilore.: Zientzia Kriminologikoen Aldizkari Elektronikoa = Revista electrónica de Ciencias Criminológicas
Laburpena
Krimen arloko politikak azken hamarkadetan hartu duen joera zigortzailea maila gorenera iritsi da biziarteko espetxe-zigor berrikusgarria indarrean jartzean. Auzitegi Konstituzionalak zigorraren izaera konstituzionala onartu du 169/2021 epaiaren bitartez, bi boto partikular izanagatik ere, oihartzun handia izanik gizartean. Bien bitartean, zigorraren balioespenari dagokionez, hurrengo jomuga Giza Eskubideen Europar Auzitegia bilakatu da, Giza Eskubideen Europar Hitzarmenarekin bateragarria den jakiteko. Hau guztiau, noski, punitibismoak azken hamarkadetan hartu duen indarraren erakuslea besterik ez da.