Erreferentziazko hainbat pedagogoren lan eta oinarri teorikoak
- Mikel Gartziarena San Policarpo coord.
- Jon Altuna Urdin coord.
Publisher: Delta Publicaciones
ISBN: 978-84-96287-76-1
Year of publication: 2020
Type: Book
Abstract
Pedagogoen ekarpenak hezkuntza mailan anitzak izan dira urteetan, baina, hezkuntza hitzaren esanahi eta bilakaera bezala, pedagogia kontzeptua aldatuz joan da. Garai bateko kontzeptu klasikoak paidos (etimologikoki “haurra”) eta agein (“gidatzea”) terminoen uztarketaren zentzua hartzen zuen; egun, ordea, pedagogoen lan eremua ez da bakarrik haurren hezkuntzarekin lotzen. Hortaz, umeen hezkuntza prozesuaz gain, pedagogoak ez du irakasle lana irteera bakar edo zuzen, nahiko lanbide eta eremu ezberdinetan lan egiteko aukerak ditu, eta are aukera berri gehiago irekitzera deitua dago. lldo horretatik, garai bateko pedagogoek, aukera berriak ireki eta zabaldu nahian, pedagogo lanetan, beharrak identifikatuz eta hezkuntza berritzaileak edo hobetzeko proposamenak eginez ekin zioten lanari. Horren inguruan, garrantzitsua da hezitzaile eta pedagogo izango direnek beraien etorkizunean zein eredu eta pedagogia mota dauden jakitea, baita pedagogiaren lan eremuak identifikatzea, hainbat autore eta ikuspegi pedagogiko ezagutzea eta hurbiltzea ere. Hortaz, garaian garaiko pentsamendu pedagogikoa eta historian zehar izan diren pedagogo esanguratsuak ezagutzea lortu nahi da.