Larre atlantiarretako landareen sustraien atributuak (traits)lurzoruko ur-edukiaren eta mikrobiotaren eragina
- Izaro Zelaia
- Arantza Aldezabal
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2024
Número: 45
Páginas: 345-364
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Etorkizunean lehorteak intentsitatean eta iraupenean emendatzea espero da, prezipitazioen murrizpenaren eta tenperaturen igoeraren ondorioz. Horrek galera handiak ekar ditzake mundu osoko laborantzen ekoizpen eta produktibitatean. Horregatik, premiazkoa da landare-espezieek lehortearen aurrean duten erantzuna ikertzea. Esperimentu honetan larre atlantiarreko sei landare-espezieren lehortearen aurreko erantzuna aztertu da, mikroorganismoen presentzian eta ausentzian, sustraien atributu (traits) morfologikoei erreparatuz. Horretarako, zorizko blokekako partzela zatituan oinarritutako diseinua jarri zen abian kontrolpeko ezaugarridun negutegian, non 5 bloketako landareak ur-edukiaren %30eko mailan mantendu ziren (lehortea irudikatzeko) eta beste 5 bloketakoak, aldiz, %70ekoan (egoera normala simulatzeko). Horretaz gain, bloke bakoitzean loreontzi banatan jarri ziren espezie bereko bi ale, bati mikroorganismoen inokulua gehituta eta besteari ez. Esperimentuaren hi-potesi nagusietako bat izan da lehorte-estresaren aurrean landareek lurzoruko baliabideak (ura, mantenugaiak...) kontserbatzeko edo eskuratzeko estrategiak gara ditzaketela, sustrai-atributuak aldatzearen bidez. Bigarren hipotesia, berriz, izan da elkarren mendekoak direla lurzoruko ur-edukia eta mikroorganismoen efektua zein erantzuna. Emaitzek adierazitakoaren arabera, esperimentu honetan ez dira hipotesiak bete. Alde batetik, lurzoruko ur-eduki murriztuaren eragina sustrai-atributuen eta espezieen mendekoa izan da, eta horiek kontuan hartuta, landareek jarraitu duten estrategia identifikatu da: Festuca nigrescens, Lotus corniculatus, Trifolium repens eta Jasione laevis espezieek, hazkunde azkarreko estrategia, eta Deschampsia flexuosa eta Bellis pe rennis-ek, hazkunde geldokoa. Beste aldetik, lurzoruko ur-eskuragarritasun murriztuak ez du eraginik izan mikroorganismoen aktibitatean. Horretaz gainera, aztertu egin da positiboa edo negatiboa izan den landare-espezie bakoitzean mikroorganismoek eduki duten efektua. Horregatik guztiagatik, ondorioztatu da %30eko ur-edukia ez dela nahikoa izan lehorte-estresa simulatzeko.